• Aurkezpena
  • Tarifak
  • Erreserbak
  • Espazioak
  • Linkak
  • aurreko edizioak
  • Info gehiago
  • Making off
  • Berriak

Pako Revueltas
‘Burm(u)ina’-ren sortzailea

Atxuriko Lanbide Eskolan. Urriaren 30-31. Azaroaren 1 Emakume lagun batek zioen bizitza bera, geureak bederen, zatikako bizitzak direla. Normalean, geure egunerokotasunean, batera bizitzen ohi ditugu hainbat istorio. Horiek, bada, euren artean desberdinak ditugun kontuak dira; batzuetan kontraesankorrak ere badira eta, ahal dugun moduan, haien ondorio bihurtzen gara.

Hala nahiko bagenu ere, ez dugu errealitate lineala bizi, non istorio bat amaituta beste batean hasten garen. Ez. Geure bizitzaren gertaerak elkarrekin uztartuta datoz, ezinbestean. Mokadu bat hartu orduko hurrengoan ari gara pentsatzen, norbait maitatzeari utzi baino lehen ari gara beste norbait maitatzen. Desamodioak korapilatzen zaizkigu, baita lanak edo estimatzen ditugun lagunak ere. Nahi dutena egin eta desegiten duten moralik gabeko politikari ustelen eldarnioen ikusle inpotenteak gara, gure partez erantzun sinesgarria antolatzeko kemenik gabe. Lo nagoenean ere egiten dut amets.
Itzarri eta ametsetan nago. Gure barne munduaz nahi dugu hitz egin eta ikusleari bertara sartzen utzi; horrela, gertatzen zaiguna sentiarazi nahi diogu.

Bada, batzuetan, musika entzutean edo telebistari begira gaudela, goizean lagun batekin izan dugun elkarrizketa datorkigu akordura, eta horrexek gogorarazi digu aitak duela hogei urte esandako zerbait. Asteon erretzeari utziko diodala esan badut ere, aldi berean etorri zait zigarro bat erretzeko gogo bizia, edo droga gogorragoren bat hartzekoa, baina ezin dut, bihar
burua argi beharko dut eta... Zertara datorren hau guztia? Den dena ari zaigula gertatzen, hauxe dugula gure bizitza eta nahi izanda ere ezin diogula izkin egin”.

Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22