cambio idioma: castellano
aurkezpenatarifakerreserbakespazioaklinkakaurreko edizioak info gehiagomaking-offberriakhome
 
_Datak
_Konpainiak/Saioak
_Espazioak
_Itineris Apur Bad
_BAD Off
_Work in Progress
_Artekale
_Workshop
_Hitzorduak Eszenarekin

BAD Egitaraua
 
   
   
Berriak  
   
   
BAD BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIA, ESPAINIAKO ANTZERKI ETA DANTZA PROGRAMAZIOAREN III. SARIEN PROGRAMAZIORIK BERRITZAILEENAREN SARIA LORTU DU
   
Aragoiko Antzerki eta Dantzaren Nazioarteko Azokak bultzatutako sariketa honetan, BAD Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena deritzon golardorako ere izendatua izan da

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolaturik, BAD Bilbao Antzerkia Dantzak zortzigarren edizioa egingo du aurten, urriaren 27tik azaroaren 5era bitartean

Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Dantza Programazioen III. Saritan saritu dute, Espainiako Programaziorik Berritzaileena deritzon atalean.
Aragoiko Antzerki eta Dantzaren Nazioarteko Azokak sustatutako golardo hauetan BAD Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena deritzon sarietarako ere izendatua izan da.

Honela, BAD antolatzen duen Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak Estatu mailako aitorpena lortu du antzerki berritzailea, abangoardiakoa eta kalitatezkoa sustatzearen alde egin duen apustu garrantzitsuarentzat. Bilbao Antzerki Dantzaren VIII. Edizioa Bizkaiko hiriburuan egingo da urriaren 27tik azaroaren 5era bitartean.Aragoiko Antzerki eta Dantzaren Nazioarteko Azoka (Huesca, Urriak 2-6) aurten XX. Urteurrena ospatuko duen nazioarteko jaialdi ospetsua da. Azokaren azken edizioetan, norabidea aldatu eta, dantza ez ezik, lengoaia ez konbentzionalak erabiltzen dituzten ikuskizunak ere sartzearen alde apustu egin dute. Jaialdi honen beste apustu garrantzitsu bat, gogoeta bultzatu (jardunaldien bitartez) eta ideia eta lan-prozeduren trukaketa sustatzea izan da.

8 urte antzerkia eta dantza garaikidearen aldeko apustuan
Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) 1998an sortu zen antolaketa publiko bezala, eta bere helburua, ikusle eta sortzaile kezkatiak, berritzaileak, hasi berriak eta kontsolidatuak, teknika eta mezuak tartekatzen dituztenak, eta eszena garaikideko lengoaia berrien aldeko apustu kontzeptual eta formala egiten dutenak elkartzeko moduko programazio eszenikoa ezartzea izan da.

Zortzi urteko ibilbide honetan, BADek nazioarteko ospea duten sortzaileak izan ditu partaide, hala nola, Blanca Li-ren antzerki konpainia, la Fura del Baus edota Teatre Lliure; baita Calixto Bieto eta Roberto Cossa bezalako dramaturgo ezagunak eta, nola ez, euskal eszenaren ordezkaritza zabal bat, Chusma Teatroa, Contrapunto, Fábrica de Teatro Imaginario (F.T.I.), Teatro de Batalla, Steak Tartar, Markeliñe, Nexo eta Logela-ren kategoriako taldeak tarteko.

Jaialdiaren edizio bakoitzean, hogeita hamar bat ikuskizun aurkezten dira Euskal Herriko, Estatuko eta beste herrialde batzuetako konpainien eskutik, Jaialdiaren nazioarteko izaera sendotuz. BADek 8.000 lagun baino gehiago erakarri zituen azken edizioan.

   
« itzuli // ikusi guztiak»  
   
   
   
erreserbak: 902 216 902   info: 010 / 944 241 700
       
   

 
Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22
 
kreditoak // pribatutasuna E-mail  // E-mail-Prentsa