cambio idioma: castellano
aurkezpenatarifakerreserbakespazioaklinkakaurreko edizioak info gehiagomaking-offberriakhome
 
_Datak
_Konpainiak/Saioak
_Espazioak
_Itineris Apur Bad
_BAD Off
_Work in Progress
_Artekale
_Workshop
_Hitzorduak Eszenarekin

BAD Egitaraua
 
   
   
Aurkezpena  
   
   
BAD. Gaurko antzerkia eta dantzaren topagunea

Bilboko Egungo Antzerki eta Dantzaren VIII. edizioaren; hau da 2006ko BAD jaialdiaren, katalogoa duzue esku artean. Gure urian izango da urriaren 27tik azaroaren 5era. Hamar egun horietan abangoardiako antzerkia, egungo dantza eta, hitz batez, ikuskizun berritzaileak izango ditugu. Horiek ez dira oso komertzialak eta hori dela-eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak horien alde egitea erabaki zuen, zuek arte eszenikoetako joerarik berrienak zertan diren bertatik bertara ikusteko.

   

Nire ustez BAD urtez urte sendotuz joan da eta egun eszenarik berrieneko jendeak itxaroten duen urteko zita dugu. Aldi berean, erreferente bihurtu da Estatu guztian. Horiek horrela, harro egon gaitezke lortutakoagatik. Aurreko edizioan, esate baterako, 8 000 ikusle inguru izan ziren programatutako ikuskizunetan egon zirenak. Ziur nago datozen edizioetan kopuru horri eutsi edo handiagoa izatea lortuz gero, urrats garrantzitsua emanda edukiko dugula Bilbo urtean behin egungo antzerki eta dantzaren uriburu bihurtzeko hasitako bidean.

Uste dut, zazpi urte iraganda, esan dezakegula jaialdia arte eszeniko berritzaileen eta modernoen arloan erreferentea dela.

   

Helburu bi ditu BADek: batetik, sortzaile berriei plataforma bat eskaintzea eta, bestetik, eszenatokietara ikusle berriak, batez ere, gazteen eta irekienak erakartzea, ikuskizun alternatiboetara erakartzea alegia.

Jaialdiak, beste alde batetik, ekarpena egiten die Euskadiko arte eszenikoei; izan ere, sortzaile berrientzat erakusleihoa da eta, bestetik, zirkuitu komertzialetan nekez aurki ditzaketen antzerki eta dantza-esperientziarik ausartenetara ikusle gazteak erakartzen ditu.

BADek orain arte izen oneko sortzaileak izan ditu programazioan, baita izen oneko konpainiak ere; hala nola, Blanca Li, La Fura Del Baus, Rodrigo García y La Carnicería Teatro, L´Alakran, Teatre Lliure, Marcel-Li Antúnez, eta Calixto Bieto eta Roberto Cossa bezalako dramaturgo ospetsuak. Euskal ordezkariek ere eduki dute euren lekua.

Aurtengo edizioan ere programazio bete-bete eta kalitatekoa edukiko dugu. Guztira, hogeita hamar ikuskizun; horietako batzuk estreinaldiak eta bai erabateko estreinaldiak ere. Arriaga Antzokian, Bilborock aretoan, La Fundición aretoan eta Bilbaoeszenan (Bilboko Antzerki Baliabideen Zentroa) izango dira ikuskizunak. Hala ere, honelako jaialdi batek urtero egin behar du ekarpen berria eta, horiek horrela, aurten eszenatoki berri bi izango ditugu. Katalogoan aurkituko dituzue gauza berri gehiago. La Merced ikastetxea eta San Frantziskoko Auzo Etxea dira agertoki berriak.

Sorpresa berrien artean badago bat azpimarratu nahi nukeena, Itineris Apur Bad proiektu berria. Antzerki eta dantza-pieza batzuk egingo dira programa horretan baina ohiko eszenatokietatik kanpo.

Metro-geltoki bat, hotel bat eta Zazpi Kaleetako jantzi-denda bat dira, besteak beste, lanak eszenaratzeko aukeratutako lekuak. Ikusleek, gainera, ordu eta erdiko “bidaia” bat egingo dute, antzerki-piezak ikusteko. Zalantzarik gabe, ez dugu aukera hau galdu behar.

Katalogoan duzue programazio ofizialari buruzko informazioa eta programazio ofizialaz gain, aurreko edizioetan bezala, izango dira beste jarduera interesgarri batzuk, arte eszenikoen abaniko handiaren erakusgarri. Horrela bada, Bad Zinema, antzerki eta dantzarekin zerikusia duten filmen zikloa; hitzaldiak; bertoko konpainien lanaren erakusketa; edo kaleko arte eszenikoen jardunaldiak, Artekale, dagoeneko sektoreko profesionalentzat topagune eta eztabaidak edukitzeko erreferente bihurtu dena.

Urtez urte jaialdiari emandako laguntza eskertu gura nizueke; izan ere, zuek gabe inoiz ez genuen lortuko ikusle-kopurua hain handia izatea. Eta, eskerronarekin batera, laguntzen jarrai dezazuela eskatu nahi dizuet. Hori, ziur nagoelako antzerki-jaialdi garrantzitsu bat sendotzea ona dela eskaintza eta ikuskizunen sailaren kalitatea hobetzeko eta Bilbo kultur erreferente eta uriburu moduan sustatzeko.

2006ko BAD jaialdiarekin ondo pasa dezazuela opa dizuet. Jaialdiak baditu horretarako, besteak beste, proposamen ausartak, abangoardiako lanak eta ekintza berritzaileak. Laster dugu X. edizioa eta horrek agerian uzten du izandako arrakasta. Elkarrekin ospatu beharko dugu arrakasta hori.


Jon Sánchez Ibarluzea
Bilboko Udalaren Kultura eta Euskara
Saileko Zinegotzi ordezkaria
   
   
   
erreserbak: 902 216 902   info: 010 / 944 241 700
       
   

 
Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22
 
kreditoak // pribatutasuna E-mail  // E-mail-Prentsa