• Zu zaude :
  • Hasiera
  • ... X urteurrena

urteurrena programa

Urte aurreko Kartelak

1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007

Urte aurreko bideoak

Urte urreko web horriak

2003 2004 2005 2006 2007

Bilbao Antzerkia Dantza. BAD siglari, beharbada, letra gehiago gehitu beharko litzaizkioke. Arte eszenikoekiko interesarekin batera hazi da BAD, eta, gaur egun, jaialdiari izena eman zioten antzerki eta dantza tradizionalaz haraindi, lengoaia berriak eta diziplina arteko proposamenak biltzen ditu; izan ere, aldaketak aldaketa (izandakoak nahiz datozenak), bizirik jarraitzen du berritzaile izateko nahiak. Horrexegatik jaio zen garai berrietara egokituz joan den antzerki eta dantza garaikidearen jaialdi bat, eta, hain dago bizirik ezen, bere izenak adierazten duenaz ez ezik, eszena berriago batzuez ere hitz egiten baitu. Sorkuntzak gero eta diziplina gehiago hartzen ditu bere baitan, eta lengoaia berriak aztertzen dituzten eta antzerki edo dantza “konbentzionalaren” ohiko patroietatik kanpoko zeinu-egitura baliatzen duten dramaturgietan oinarrituta dago.

1999ko udazkenetik hona igaro den denbora-tartean, nabarmen aldatu da eszena, baina dagokion lekua izaten segitzen du hark guztiak Bilboko hitzordurik garaikideenean. Halere, pixkanaka-pixkanaka, gero eta garrantzi handiagoa hartu dute performanceek, instalazioek eta ikus-entzunezkoekin eta beste arte batzuekin lotutako proposamenek.

BAD, orain arteko hamar jaialdietan, berrikuntzaz, abangoardiaz eta kalitatez ―oinarrizko bere hiru premisak― elikatu da eta hornitu ditu ikusleak (8.000 ikusle ohiko, jaialdi bakoitzean, ibilbidearen erdia bete zuenez geroztik); eta inolako mugarik jarri gabe egin du hori. Agertokietatik 150 konpainiatik gora igaro dira; asko hemengoak izan dira, jaialdiak sorkuntza garaikide hurbilenari lekua eman nahi baitio, eta beste hainbeste izan dira estatukoak edo atzerritarrak.

BADen sorretatik hona programatutako proiektuen ia hogeita hamar jaialdiaren beraren ekoizpenari esker gauzatu dira; izan ere, sorkuntza sustatzeko asmoz, lehen egunetik zaindu da arlo hori. Ezin da ukatu, gainera, jaialdiak, BAD barne, erakusketa-plataforma bikainak direna eta hemengo nahiz kanpoko sortze-lan berrien aurkezpenen ispilu direna; besteak beste, horixe izan zen Bilboko jaialdia sortzeko zergatietariko bat. Gaur, hamargarren jaialdira iritsita, erreferentziazko jaialdi bihurtu da arte eszeniko garaikideen arloan.

BADen sasoi onaren erakusgarrietariko bat da zentzu guztietan hazteko duen gaitasuna. Hasierako jaialdietan, lau bat gunetan jardun zuten Bilbora etorri ziren artista guztiek; gaur egun, ostera, hamar dira. Den-denak ez dira ohikoak, BADek gizarte-etxeak, eskolak, liburutegiak eta abar bete nahi ditu eta. «Itineris Apur BAD», esaterako, Zorrotzaurren izango da oraingoan, baina, beste aldi batzuetan, denda bat edo metro-geltoki bat erabili dira agertoki gisa. Itinerisen ondoren, PreBADen txanda iritsi zen: iaztik, erreferentziazko euskal konpainia baten lana erakusten du jaialdiaren aurreko astean.

Hamargarren urtebetetzea ospatzeko, gauza gehiago ari da prestatzen BAD. Hiriaren, hiriko azpiegituren eta artista sortzaileen erritmoaren neurri berean egin behar du aurrera, eta, hori lortzeko, ezinbesteko du artisten, ikusleen, eragileen, langileen eta babesleen laguntza.

rejas

antolatzaile


ayto. Bilbao bilbao eszena

Laguntzaileak

diputación de Bizkaia eusko Jaurlaritza Gobierno de españa Hotel Hesperia
metro Bilbao El correo español upv-ehu
Beste laguntzaileak