Pako Revueltas
‘Burm(u)ina’-ren sortzailea
Atxuriko Lanbide Eskolan. Urriaren 30-31. Azaroaren 1 Emakume lagun batek zioen bizitza bera, geureak bederen, zatikako bizitzak direla. Normalean, geure egunerokotasunean, batera bizitzen ohi ditugu hainbat istorio. Horiek, bada, euren artean desberdinak ditugun kontuak dira; batzuetan kontraesankorrak ere badira eta, ahal dugun moduan, haien ondorio bihurtzen gara.
Hala nahiko bagenu ere, ez dugu errealitate
lineala bizi, non istorio bat amaituta beste
batean hasten garen. Ez. Geure bizitzaren gertaerak
elkarrekin uztartuta datoz, ezinbestean.
Mokadu bat hartu orduko hurrengoan ari gara
pentsatzen, norbait maitatzeari utzi baino lehen
ari gara beste norbait maitatzen. Desamodioak
korapilatzen zaizkigu, baita lanak edo estimatzen
ditugun lagunak ere. Nahi dutena egin
eta desegiten duten moralik gabeko politikari
ustelen eldarnioen ikusle inpotenteak gara, gure
partez erantzun sinesgarria antolatzeko kemenik
gabe. Lo nagoenean ere egiten dut amets.
Itzarri eta ametsetan nago. Gure barne munduaz
nahi dugu hitz egin eta ikusleari bertara sartzen
utzi; horrela, gertatzen zaiguna sentiarazi nahi
diogu.
Bada, batzuetan, musika entzutean edo telebistari
begira gaudela, goizean lagun batekin
izan dugun elkarrizketa datorkigu akordura,
eta horrexek gogorarazi digu aitak duela hogei
urte esandako zerbait. Asteon erretzeari utziko
diodala esan badut ere, aldi berean etorri zait
zigarro bat erretzeko gogo bizia, edo droga gogorragoren
bat hartzekoa, baina ezin dut, bihar
burua argi beharko dut eta... Zertara datorren
hau guztia? Den dena ari zaigula gertatzen,
hauxe dugula gure bizitza eta nahi izanda ere
ezin diogula izkin egin”.
Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22