• Aurkezpena
  • Tarifak
  • Erreserbak
  • Espazioak
  • Linkak
  • aurreko edizioak
  • Info gehiago
  • Making off
  • Berriak


0 - Antzerki eta dantza garaikideak. Horiexek dira BADen nortasunaren oinarrizko ezaugarriak, baina badira gehiago.

1 - Garaikidea? Oraingoa esan nahi du. Sortzaile berriak, konpainia berriak, konpainia berriak, egun bizi eta sortzen duen jendea. Ohikoaren aurkakoa da, itxaroten ez dena. Artea zuzen-zuzenean bizitzeko aukera da.2 - Ohikoaren ondoan, antzerki eta dantzaren ohiko adierazpideen ondoan badira beste adierazpide batzuk ere: performance, instalazioak, aurrerapenari begira egiten diren lanak, arte-arlo batzuen nahasketa, tokikoaren balioa...

3 - Eta horien guztien nahasketa bat-batekoa ere bai. Egungoaren balioaren zati handi bat arlo ezberdinak batera lantzeari, arteen arteko elkarlanari, muga zorrotzak difuminatzeari loturik dagoelako.

4 - BADek tokiko eta nazioarteko proposamenak konbinatzen ditu. Astebetez jatorri askotako artistek elkarrekin egoteko aukera dute, ezagutzak elkarri trukatzeko bide aproposa dakarrela horrek.

5 - Eta hemengo ikusleekin lotura dutenei buruz hitz egin dezakete bildutako hemengo konpainiek eta sortzaileek,
BAD jaialdian euren sortze-lanak erakusteko eta ikusleekin harremanetan egoteko aukera aparta izaten dute-eta. Erakusleihoa da hau guztia.6 - Jaialdia egokitzen da, apurka-apurka, sortze-lanak aldatu ahala, hain zuzen. Bizirik dago. Beraz, ohiko espazioekin batera beste batzuk ere erabiltzen dira; hau da klasikoenetatik, antzoki edo kontzertu-areto batetik esate baterako, artean gutxien erabiltzen direnetaraino, denda edo taberna bateraino adibidez

7 - BADek parte hartzera gonbidatzen du ohikoa ez den moduan, ez da bakarrik egotea, parte izatea ere bada. Antzerkiak bere-bereak dituen lekuetara heltzen dira dantza eta artearen beste adar batzuk ere; argi utziz inoiz baino dinamikoagoa den artea dugula aurrean; eta, horrekin batera, bilatu, mugitu eta lagundu egiten duten ikusleak.

8 - Obren osagarri bada inguru oso bat sortze-lana non burutzen den erakusten duena. Ikastaroak, hitzaldiak,
ikusleen aurrean hazi eta sormenaren mapa osatzen duten proiektuak, gauzak nola eta zergatik egiten diren deskubritzeko laborategia. Azken produktua eta horretara heltzeko prozesua.

9 - Denak gara esploratzaile prozesu horretan: programatzaileak, sortzaileak eta ikusleak. BAD, hortaz, oihala zabaldu eta atzean dagoena ikusteko aukera da, baita horren aurrean zelan egon gura dugun itauntzeko ere.

Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22