• Aurkezpena
  • Tarifak
  • Erreserbak
  • Espazioak
  • Linkak
  • aurreko edizioak
  • Info gehiago
  • Making off
  • Berriak

Begiratzea, nork beretzat hartzea, partekatzea, imajinatzea. Bizitza asko, pertsona asko. Zergatik konformatu munduaren zati batekin? Horixe da BAD 07ren kartelaren abiapuntua: mugitu barik bidaiatzea.

Denek bidaiatzen dute, nahiz eta imajinazioarekin izan. Zeren turistaz josia dagoen mundu batean bada korrontearen kontra egiten duenik ere. lekutik ez mugitzea erabaki eta besteen mugimenduak begiratzen dituenik. Eta bizipen horien bidez bizi da. Begiratzea, nork beretzat hartzea, partekatzea, imajinatzea. Bizitza asko, pertsona asko. Zergatik konformatu munduaren zati batekin?

Hori da imajinazioarekin bidaiatzen duenaren ideia, ez du bagajerik behar, irudimenaren hegalak besterik ez, BAD 07ko kartelean agertzen den bezala. Irudia ekainaren 18an egin zen (nahiz eta egiteko prozesua urtarrilean hasi zen), jende gehiena oporretara joaten hasi baino lehen. Eta, hala ere, dagoeneko bidaiatzen ari ginen alde guztietan. Aspalditik ari zen BAD 07 mugitzen gaur egungo eszenan dauden emanaldi freskoenak Bilboko agertokietara eta kaleetara ekarriko dituen edizio bat prestatzeko, berriz ere.

Ikurreko zati gisa, mugitzen ez den turista hau (FTIko Alex Guerediaga aktoreak interpretatzen duena) BilbaoEszenako lokaletara joan zen, aldean oso gauza gutxi zituela. Jantziak erantzi zituen eta Enriqueta Vega aktoreak eta jantzigileak jantzi zuen eta Tere Ormazabalek atera zizkion argazkiak. Guztiak Jaialdiaren aspaldiko lagunak dira eta oraingoan aurpegia, gorputza eta, batez ere, arima jartzeko erronka onartu zuten.

Arima metafora bat da, hegalak eta bidaia bezala. Artea gizakiaren arima da. Bere barruaren isla da. Eta hegalak dituen bidaiariak, dagoen dagoenean artea izanik, besteek zer egiten duten begiratzen du. Besteen ikuslea da, haien zalea da. BADeko publikoaren ispiluko irudia da eta guztia berriz ere mugimenduan jartzea espero du. Gurpila berriz ere biraka hasteko zain dago eta bere begien aurrean antzerki gehiago, dantza gehiago, antzerki-dantza gehiago, dantza-antzerki gehiago jartzea nahi du. Bere izaera gehiago azaltzea agertokian.

Ideia eta Diseinua: Bilboko Udala + Nemónica
Argazkia: Teresa Ormazabal
Jantziak: Enriqueta Vega
Aktorea: Alex Guerediaga

Fitxa laburrak

Tere Ormazabal
Bilbo, 1967
"Nire bokazioa lanbide bihurtzea lortu dut"
Bilbao Arteko tailerreko irakaslea izan zen
BADeko laugarren edizioko irudia egin zuen
"BAD haustailea da, esperimentazioa da, gaztetasuna da"

Alex Guerediaga
Bilbo, 1974
"Hau da gustatzen zaidan bizitzeko modua: jendea ezagutzea, taldean lan egitea, komunikatzea"
Fábrica de Teatro Imaginario-ko kidea da.
BADen hiru aldiz parte hartu du.
"BADez gain beste agertoki batzuk behar dira, gehiago programatu behar da"

Enriqueta Vega
Bilbo, 1966
"Aktore gisa nire hizkuntza eta lekua aurkitu ditut"
Antzerkia ikasi du eta antzerki-eskolak eman ditu eta bere konpainia dauka
Iaz ‘Diva di palo’ erakutsi zuen Itineris Apur BADen
"Eszenako ijitotxoak gara".

Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22