• Aurkezpena
  • Tarifak
  • Erreserbak
  • Espazioak
  • Linkak
  • aurreko edizioak
  • Info gehiago
  • Making off
  • Berriak

AIren astea

  PREBAD egitaraua PDF

Oraingoan BAD ez ezik, aurre BAD ere egongo da, astebeteko denboralditxoa BAD jaialdia hasi aurretik. Aurten egingo da aurrenekoz, eta zazpi ekitaldi bilduko ditu.

Antzerkiola Imaginarioa-ren monografikoa izango da. Euskal antzerkigintza garaikidean erreferentziako konpainia denak emango dio hasiera atal honi eta hurrengo urteetan beste konpainia batzuk izango dute lekua.

Astean zehar AIk bere antzezlan esanguratsuenak taularatuko ditu; horietako batzuk jaialdi honetako aurreko edizioetan ikusi ahal izan ditugu. Antzerkiola Imaginarioak euskal antzerkigintzan eta atzerrian (Kairotik Nuevo Mexikora) egin duen 10 urteko ibilbidea erakutsiko digu. Antzerkiola Imaginarioa-rentzat garrantzitsua izan da hasiera-hasieratik gaur egungo gaiak taularatzea, hau da, edonori gertatzen zaizkionak , baina orijinaltasun-punttu batekin (kodea eta hizkuntza). prebadEsaterako, ohikoena bada protagonista eta antagonista egotea, arazoa beti inorena izatea, eurak saiatzen dira jendearen barne-gatazka kanporatzen: erotasuna, desioa, porrota, garaipena...

Antzezlanak jatorrian idatzitako hizkuntzan taularatuko dira: 'Au Revoir Triunfadores!' eta 'Kaputen Kanta', 'Yuri Sam' eta '8 Olivettis poéticos'; azken hau beren beregi antzeztuko dute (lau funtzio) berriro BAD jaialdian. Estetika asko zaintzen duen Antzerkiola Imaginarioak Bilborock Aretoa beteko du urriaren 20tik 26ra, 20:00etan hasita.

Horrez gain, aurkezpen-foroa egiteko asmoa dago, konpainiaren ibilbidea azaltzeko eta ikusleekin hitz egin ahal izateko. Antzerki-taldeak egin duen lan gogorra eta bizi izan dituen gorabeherak ezagutarazi nahi dira; azpimarratu nahi ditugu konpainiak euskal antzerkigintzako hamar urteko ibilbidean egin dituen sormen-lanak eta ikerketa- eta heziketa-lanak.

 

Yohn Jauregia · Kultur programazioa · Pelota kalea, 10 · 48005 Bilbao · Tel.: 94 416 31 88/99 · Faxa: 94 415 14 22